XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARRAIOAK Ondorengo orriok komunikabide eta garraioei buruz dira, Euskal Herrian zehar ibiltzeko baliagarria gertatuko zaizkizun telefono eta helbideak ere hementxe dituzu.

7 hiriburuen arteko lineez gain beste hainbat ere aipa genezakeen, baina leku arazoak direla eta, horiek besterik ez dizkizut emango (bestela telefono listina bilakatuko litzaiguke gida hau).

BEHERAPENAK Neu ere garraio publikoak erabili izatean behin baino gehiagotan gelditu izan naiz patrika hutsik; beraz, has gaitezen Euskal Herrian diharduten Konpaini Nagusiek eskaitzen dizkiguten beherapenak ikusten; bidean jarri aurretik ondo galdetu, deskontu horiei mamia ateratzeko.

Beste zerbaiten berri baldin baduzu deitu sinfalta!.

EUSKO TRENBIDEAK Honako zerbitzu hauek eskeitzen dizkigu: - Bilbo-Plentzia - Bilbo-Donostia-Hendaia - Bilbo-Bermeo hau trenei dagokienez; eta hiru autobus zerbitzu: - Bilbo-Getxo. - Bilbo-Gorliz. - Zumaia-Zumarraga (Urolako trena).

Taldekako bidaietarako, (15 lagun baino gehiagoko taldeak) Eusko Trenbideak honako beherapen hauek eskaintzen dizikigu: - 18 urtetik gorakoentzat: Bidaia arrunta: %30eko beherapena.

Joan-etorriko bidaia: %40ko beherapena.

- 18 urtetik beherakoentzat (Laguntzaile helduak barne): Bidaia arrunta: %50eko beherapena.

Joan-etorriko bidaia: %60ko beherapena.

Konpainia honen edozein geltokitan dituzu, beherapen hauek eskatzeko inprimakinak, inprimakin hauek bidaiara irten baino 4 egun lehenago aurkeztu behar dira geltokiren batean.

Autobus lineatan ez da beherapenik aplikatzen.